Uhagon Kulturgunea

Egondakoak

2012-02-03

22:00 PROIEKZIOA

COLORADOko GRAND CANYON ARROILAREN JAITSIERA (Txus Ruiz de Erentxun)

2008an Colorado-ko GRAND CANYONera egindako espedizioaren dokumentala.

GRAND CANYON arroilaren jaitsiera: 17 egun, 400km-ko ibaiaren jaitsiera, IV eta V graduko zailtasunarekin.

Hizlaria: Txus Ruiz de Erentxun (Espedizioko gidaria)

Iraupena: 45min.

www.urnomade.com

 

2012-02-03

PINTURA ERAKUSKETA

CABALLERO DE LA GUERRA (Pintura errealista)

Erakusketako lan gehienen gaia hiria da. Kaleak, jendea eta kaleko objetuak marrazten ditu egileak habilezia eta zehaztasun sineztezinez.

Kubismoa, abstrakzioa, pop-art-a ere ageri dira lan batzuetan.

Erakusketa ikusgai: Otsailaren 3tik 16ra.

Ordutegia:

Astelehenetik eguenera 17:00 - 19:00

Bariku, zapatu eta domeketan 18:00 - 20:00

Uhagon kulturguneko erakusketa gelan (1. pisuan)

2012-01-28

22:30 KONTZERTUA 5€ bazkideak 3€

TRUMBO + ANAI ARREBAK

http://www.myspace.com/trumbotaldea

http://www.myspace.com/anaiarrebak

2012-01-20

18:00 - 20:00 UME KANTU ETA JOLASEN IKASTAROA

Nori zuzenduta: Guraso eta hezitzaileei (batez ere haur hezkuntzakoei)

Eguna eta ordua: Barikuetan 18:00 - 20:00

Iraupena: urtarrilaren 20tik otsailaren 24ra (6 bariku)

Irakaslea: Itxaso Arrieta (Labayru ikastegia)

Prezioa: 25€, bazkideak 20€

Eman izena: uhagonen urtarrilaren 16rako. 946166303

 

2012-01-18

TXOTXONGILO ERAKUSKETA + ERAKUSTALDIA

IGELEN METAMORFOSIA (Corrado Masacci)

Urtarrilaren 18tik 30era

Astean zehar eskolekin bisita gidatuak

Asteburuetan zabalik: 18:00 - 20:00etara

URTARRILAK 21 ZAPATUA 17:30: Erakustaldia ume eta gurasoentzat

Antolatzaileak: Guraso elkartea eta Uhagon elkartea

2012-01-14

MAROKOAR JAIA arkupe aurrean

18:00 perkusio tailerra

20:00 BOUHIA musika taldea. Kultura bereber eta magrebi doinuak.

Munduko paisaiak - Paisajes del mundo

Herri biblioteka - Uhagon

2012-01-07

22:00 UNI FRONTOIAN 10€ Aurrez salgai udaletxean eta www.bbk.es

GERNIKA, mihise gaineko dantza (AUKERAN dantza konpainia)

Aukeran Dantza Konpainiaren Gernika, 1937ko apirilaren 26an Gernikan  gertatu zenaren kontakizuna da.

Pluraleko lehen pertsonan kontatua da, hau da, bonbardaketa jasan zutenak heriotzatik itzultzen dira zer gertatu zen kontatzeko. Hondamendiaren aurretik nolako bizitza zuten kontatuko dute, nola erori zen gerraren infernua herriaren gainera, nola birrindu zuen eta nola, oroimenaren bitartez, jaio daitekeen berriz.

Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu giroak sortzeko.

Musikak  aipamen berezia merezi du: Aitor Amezagak konposatutako musika orijinala da protagonista baina Pablo Sorozabalen Gernika martxa ezagunak maila gorenera igotzen du ikuskizuna. 

Alaitz Ormazabalen ahots paregabeak ere Gernikaren memoria bizirik mantentzen laguntzen du: narratzaile moduan batzutan eta abeslari moduan bestetan, kontu eta bertso zaharren bitartez, gertatu zena azaltzen baitu.

Ikuskizun honen garrantzia arlo artistikotik haratago doa: Iaz bete ziren 75 urte gerra zibila hasi zenetik eta aurten betetzen dira beste horrenbeste urte, Gernika eta beste hainbat herri, tartean gurea, bonbardeatuak izan zirenetik.

Amaitu berri dugun urtean zehar, hainbat ekitaldi izan ditugu Markina-Xemeinen duela 75 urte gertatu zena herritarrei ezagutzera emateko, sufritu zutenen eta oraindik ondorioak sufritzen dituztenen mina errekonozitzeko eta etorkizunean honelakoak gerta ez daitezen pausuak emateko helburuarekin. Ekitaldi hauen artean bat gehiago izan nahi du emanaldi honek.

Markina-Xemeingo Udalak, Uhagon Kulturgunearen, Zerutxu Dantza Taldearen eta Garaian Kultur Elkartearen laguntzarekin antolatu du ekimen hau.

FITXA ARTISTIKOA:

Zuzendaritza-koreografia: Edu Muruamendiaraz
Eszena zuzendaritza: Garbi Losada

Gidoia: J.A.Vitoria
Dantzariak: Aiert Beobide, Iurre Aranburu,Gotzon Poza, Maitane Mugika, Ander Errasti, Onintza Odriozola, Ioritz Galarraga, Naikari Galarraga, Ekain Kazabon, Ane Anza, Garazi Lekuona.
Ahotsa: Alaitz Ormazabal
Jantzien diseinua (herria): Ramón García
Jantziak: Cristina Ibáñez
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
Musika: Aitor Amezaga

Iraupena: 60 min.

www.glugluproducciones.com

Antolatzailea: Markina-Xemeingo udala

Laguntzaileak: Zerutxu dantza taldea, Garaian kultur elkartea, Uhagon kulturgunea, BBK.

2011-12-30

22:00 VII. MARKINA SHOTS! ROCK AND ROLL FESTIVAL

XABI TA PETTI

JUKE BOX RACKET

MUTURBELTZ

http://www.myspace.com/xabitapetti

http://www.myspace.com/jukeboxracket

http://muturbeltz.blogspot.com/

Sarrera 5€ bazkideak 3€

2011-12-24

12:00 SARI BANAKETA

Ekozainek antolatutako argazki lehiaketaren sari banaketa egingo da, erakusketa gelan.

Aurtengo gaia: Bideak

Erakusketa ikusteko aukera: Urtarrilaren 9tik 15era

Ekozain

2011-12-17

12:00 AURKEZPENA

12.00etan Uhagonen GARAIAN aldizkariaren 47. Zenbakiaren aurkezpena.

20.30etan Karmengo elizan musika eta oleki emanaldia: Gerra Zibila, jendea da hila. “Gerraren ondorioz hil ziren markinar eta xemeindarren omenez”

Erakusketa. “Ilunpetik argira. Gerra zibila irudietan Markinako kartzelan".

Erakusketa ikusteko egunak:

Abenduak 30 17:00

Urtarrilak 3     17.00

Urtarrilak 7    12:00

Urtarrilak 8    12.00 

Lekua: Kartzelan (Epaitegia, Arretxinaga etorbidean)